plazaberri_goi
"Literatura Terminoen Hiztegia" sarean PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-01-28
Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsio elektronikoa aurkeztu du gaur Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuak, Juan Mari Lekuona-ri omenaldia liburuaren berri eman den ekitaldi berean. Gaurtik aurrera, beraz, hiztegi hau Akademiaren webgunean kontsulta daiteke.

Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegiaren paperezko bertsioa argitaratu zuen 2008ko ekainean. Orain, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenez, hiztegiaren edukiak datu-baseratu eta Euskaltzaindiaren webgunean kontsultatzeko moduko aplikazio informatikoa sortu du Akademiaren Informatika eta Telekomunikazio zerbitzuak.

Aplikazio honek, hiztegiko 648 terminoak banan-banan irakurri eta sarrera nagusien gaineko bilaketak egiteko modua eskaintzen dio erabiltzaileari. Erdarazko ordainak eta terminoen arteko estekak ere eskaintzen ditu sistemak.

Literatura Terminoen Hiztegia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egin zuen, eta BBK-ren laguntzaz argitaratu zen. Hiztegiaren xede nagusia honako hauxe da: Literaturaren teoria, historia eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea.

Bestalde, beste edozein literatura terminoen hiztegiren edukia euskaraz emateaz gain, euskal literaturari atxikiriko azalpenak, adibideak eta ereduak eskaintzen ditu.

thumb_donostia_051

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 35 1 2 3 4 5
Astea 36 6 7 8 9 10 11 12
Astea 37 13 14 15 16 17 18 19
Astea 38 20 21 22 23 24 25 26
Astea 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra