plazaberri_goi
Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan PDF Print E-mail
Berriak
Written by Informatika Zerbitzua   
Tuesday, 07 September 2010 11:00

Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan zehar. Hil berean, webguneko orriek 385.051 bistaratze izan ditu.

Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 37.118
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 10.290
Hiztegi Batua 43.672
Euskaltzaindiaren Arauak 3.469
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 20.974
JAGONET zerbitzua 4.431
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 222.855
Argitalpenen Katalogoa 1.852
Beste guztiak 77.508
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 385.051

thumb_8

 
Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean PDF Print E-mail
Berriak
Written by Informatika Zerbitzua   
Monday, 06 September 2010 11:13

Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean. Bestalde, webguneko orriek 413.796 bistaratze izan zituzten hil berean.

Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

1) Bisitak, guztira 45.400
2) web-orrialde bistaratzeak:
Zuzeneko sarbideak webguneko atarira 13.425
Hiztegi Batua 56.427
Euskaltzaindiaren Arauak 4.181
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) 25.091
JAGONET zerbitzua 3.729
EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) 207.489
Argitalpenen Katalogoa 2.488
Beste guztiak 78.870
Web-orrialde bistaratzeak, guztira 413.796

thumb_7

 
Joana Albreten biografia bat PDF Print E-mail
Berriak
Written by Pruden Gartzia   
Friday, 03 September 2010 10:17
Iruzkindu nahi dugun liburua duela berrogei urte baino gehiago argitaratua zen, Estatu Batuetan, eta 1979an frantsesera itzuli bazen ere, badut errezeloa gaur egun ez dela oso ezaguna gure artean. Neuk ere ez nuen haren arrastorik harik eta, berriki, John Elliott historialari ingelesak gomendatua ikusi nuen arte. Euskal Herrian bertan gutxienez lau biblioteka publikotan aurkitu daitekeen arren (Azkue Biblioteka, Deustuko Unibertsitatekoa, Nafarroako Unibertsitatekoa eta Baionako Udal Liburutegia), ez da, dena dela, eskuratzeko erraza. Hala ere, hura atzeman eta irakurtzeko lana hartzen duenak nekez esan ahal izango du denbora alferrik galtzen ibili denik, liburu zinez ederra baita alderdi guztietatik, ondoren erakusten saiatuko garen bezala.

thumb_joana_albret

 
2010eko Gasteizko urre dominak PDF Print E-mail
Berriak
Written by Manu Ruiz Urrestarazu   
Thursday, 02 September 2010 09:14
Urtero egiten den moduan aurten ere, eta Andre Mari Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, Gasteizko Udalak hiriko urre dominak Zulueta jauregiko lorategian banatu zituen. Aurtengo sarituak Artean ospe handiko izan ditugun Chillida eta Peña Gantxegi izan dira. Eduardo Chillida Juantegi eskultorea eta Luis Pedro Peña Gantxegi arkitektoa gizon ospetsu izan zitzaizkigun bizi ziren bitartean eta gero ere bai, haien obrek gurekin baitiraute beren materialitate gogorrean eta beraien espiritualitate bigunean.

thumb_mruiz_urrestarazu

Read more...
 
Abuztuan ez da argitaratuko "Plazaberri" PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 30 July 2010 10:19
Gaur, uztailaren 30ean, argitaratu dugu kurtso honetako azken berria. Abuztuan, Plazaberri ez da kaleratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.

Ondo izan!

 
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>

Page 1 of 83
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice