plazaberri_goi
Exonomastika batzordearen aurkezpena Euskaltzaindiaren Osoko Batzarrari PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Alfontso Mujika   
2010-07-27
Uztailaren 23an, Donostiako Foru Aldundiaren egoitzan, Euskaltzaindiak uztaileko osoko batzarra egin zuen. Bilera horretan, Exonomastika batzordeak bere lanaren aurkezpena egin zuen, eta Euskaltzaindiak azken 20 urteotan exonomastikan egin dituen lanak, batzordearen historia, lan-prozedurak, emaitzak, gaur egungo egoera eta etorkizunerako asmoak azaldu zituen. Aurkezpenari laguntzeko, hainbat datu eta irudi erabili ziren.

Aurkezpena Jose Luis Lizundia batzordeburuak eta Alfontso Mujika idazkariak egin zuten.

Hona hemen aurkezpenean erabili zen dokumentua.

thumb_mundua_letrak

Aurkezpena: Exonomastika batzordea 3,28 Mb

thumb_2010-7-23.osoko_batzarra_donostian_012

 
Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Andres Iñigo   
2010-07-26
Euskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen ari da. Onomastika batzordeak bederatzi multzotan banatutako 400 ibai izen inguru aztertu eta proposatu ondoren, osoko bilkurak beste bederatzi bilkuratan berraztertu eta onartzea aurreikusi da.

Azkeneko bi bilkuretan bi lehenbiziko multzoak onetsi dira, Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diren ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak, hots, Karrantzatik hasi eta Bidasoraino.

thumb_2010-7-23.osoko_batzarra_donostian_003
Toponimoetan ohi den bezala, amaierako a bokala berezkoa ez bada, artikulua baizik, Euskaltzaindiak izenaren ondotik (-a) marka jartzen die, izen hori deklinatzean nola jokatu behar den jakin ahal izateko, esaterako Deba, berezkoa delako, baina Bidasoa (-a), artikulua delako.

Hori dela eta, Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...

Erabaki hau hartzeko, Euskaltzaindiak inguru horretako euskaldunen erabilera izan du kontuan. Izan ere, XIX. eta XX. mendeetako testuetan erabat arruntak dira gisa honetako aipuak: Bidasora doaz; Bidasoko Bera; Bidasoko nekazarien biltzarra; Baztan, Malerreka eta Bidasoko gazteria, etab. Bertako herritarren artean bildutako ahozko testigantzak ere erabilera horren alde mintzo dira, arruntak baitira, batik bat, adin batetik goitikoen artean gisa honetako esaldiak: Bidásora bota zuten; Bidásotik atera zuten; Bidásoko izokinak, etab. Horretaz gain, kontuan izatekoa da, herritar izena edo ‘jentilizioa' deitzen dena, azken -a hori gabekoa dela, hots, bidasotarra, eta ez *bidasoarra.

Hortaz, erabat baztertzekoak dira azkenaldi honetan, bai idatziz bai ahoz, hedatzen ari diren gisa honetako esaldiak: *Bidasoako trenbide zaharra; *Bidasoaraino iritsi ziren; *Bidasoatik pasatu ziren; Baztan-*Bidasoako ingurua; *Bidasoako hitza... Horien ordez bertze hauek erabili behar dira: Bidasoko trenbide zaharra, Bidasoraino iritsi ziren, Bidasotik pasatu ziren, Baztan-Bidasoko ingurua, Bidasoko hitza...

Andres Iñigo
Onomastika batzordeburua

 
Junes Casenaveri omenaldia. Txomin Peillenen hitzak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-07-23
Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendu zuten Altzain (Zuberoa). Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek.

Hona hemen Txomin Peillen euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.

Bestalde, Jean-Louis Davanten hitzak irakurtzeko, egin klik hemen.

thumb_casenave_junes

Txomin Peillen: "Junes Casenave Harigile gure adiskidea" 80,84 Kb

 
"Mugarik Gabeko Telebista" kanpainak bildutako 559.759 sinadura ontzat eman dituzte PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-07-21
"Mugarik gabeko telebista" kanpainak ezarritako helburua lortu du, eta hala onartu du, idatziz, Espainiako Hauteskunde Erroldaren bulegoak: bertan entregatu dira 651.650 sinadura, horietatik 559.759 ontzat eman direlarik. Hortaz, herri ekimenari esker, pausorik garrantzitsuena eman da, eta lortu behar zen sinadura kopurua erraz gainditu da. Acció Cultural del País Valencià elkarteak adierazi duenez, lanean dihardu, lege proiektu bat aurrera irten dadin.

Euskal Herrian, eta batez ere Nafarroan, kanpainak arrakasta handia izan du. Hala, Euskaltzaindian 12.420 sinadura bildu ziren. Jakina denez, "Mugarik gabeko telebista" kanpaina Herrialde Valentziarrean sortu zen, eta bere xede nagusia hauxe da: hizkuntza bera duten erkidegoetan irrati-telebista emisioak jaso ahal izateko eskubidea legez bermatzea eta, horren ondorioz, Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitzea. Euskaltzaindiarekin batera, Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak babestu zuten kanpaina hau.

televisi_sense_fronteres

 
"Plazaberri" berripaperaren zenbaki berria kalean PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-07-20

Plazaberri berripaperaren zazpigarren zenbakia argitara eman du Euskaltzaindiak. Hauek dira zenbaki honetako gai nagusiak: Patxi Uribarren euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena.

Horretaz gain,  Euskaltzaindiko kudeatzailearen izendapenaren berri ematen da -Joseba Zabaleta da eta ekainaren 1etik dabil lanean- baita Akademiak Nafarroako Gobernuarekin, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu dituen hitzarmenei buruzko informazioa ere.

Euskaltzaindiaren azken argitalpenak -paperean eta sarean- eta Akademiaren webguneari buruzko zenbait datu ere eskaintzen dira zazpigarren zenbaki honetan.

thumb_plazaberri7_azala

"Plazaberri"ren 7. zenbakia 1,75 Mb

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3 / 83
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 35 1 2 3 4 5
Astea 36 6 7 8 9 10 11 12
Astea 37 13 14 15 16 17 18 19
Astea 38 20 21 22 23 24 25 26
Astea 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra