|
Hiztegi Batua (2. itzulia) batzorde ahaldundua |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-19 |
|
Uztailaren 12an, Hiztegi Batua (2. itzulia) batzorde ahaldunduak bilera egin zuen. Batzorde hau 2009an sortu zen, eta bere xedea hauxe da: Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eztabaidatzeko prozedura arintzea, egitasmoaren epeak laburtuz eta egitasmo horri bukatze-data eskuragarriagoa emanez.
Batzorde honek Hiztegi Batuaren 2. itzuliko zerrendak aztertu ondoren, euskaltzainek ohar idatziak egin dizkieten hitzak aztertzen ditu, eta dagokion erabakia hartzen du.
Batzorde honen burua Andoni Sagarna Iker sailburua da, eta Xabier Kintana da idazkaria. Miren Azkarate, Pello Salaburu eta Patxi Uribarren euskaltzainak eta Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna dira batzordearen kideak. Bilerak bideokonferentziaz egiten dituzte, Bilbotik eta Donostiatik. Hilean bi bilera egiten ditu batzorde honek, eta saio bakoitza bi ordu eta erdikoa da.

|
|
|
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak batzorde ahaldundua |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-16 |
|
Uztailaren 12an, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak batzorde ahaldunduak bilera egin zuen. Batzorde hau 2009an sortu zuen Akademiak, eta Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz, Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak egitasmoaren jarraipena egiten du.
Batzordearen burua Andoni Sagarna Iker sailburua da, idazkaria Xabier Kintana da eta kideak honako hauek: Ibon Sarasola, Adolfo Arejita, Beñat Oihartzabal eta Patxi Salaberri euskaltzainak eta Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna. Bilerak bideokonferentziaz egiten dituzte, kide batzuek Bilbotik eta beste batzuek Donostiatik parte hartuz. Hilean bi aldiz biltzen da batzorde hau, eta bilera bakoitza lau ordukoa da.

|
|
Euskaltzaindia XIV. Euralex nazioarteko kongresuan |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Andoni Sagarna
|
|
2010-07-15 |
|
Euskaltzaindiak parte hartu du uztailaren 6tik 10era, Frisiako Leeuwarden/Ljouwert hiriburuan egin den XIV. Euralex kongresuan. Antolatzaileak Fryske Academy (Frisieraren Akademia) eta Leiden Instituut voor Nederlandse Lexicologie (Nederlanderaren Leidengo Lexikologia Institutua) izan dira. Han aurkeztu eta eztabaidatu diren gaiak honako hauek izan dira:
- Lexikografia eta Lexikologia konputazionalak
- Hiztegigintza-prozesua
- Lexikografia- eta lexikologia-egitasmoei buruzko txostenak
- Elebitako lexikografia
- Espezialitate-hizkeretako lexikografia- Terminologia eta
- Terminografia
- Lexikografia historikoa eta etimologikoa
- Hiztegien erabilera
- Fraseologia eta kolokazioa
- Lexikografiarako garrantzia duten lexikologia-gaiak
- Gutxiengo-hizkuntzetako edo estaturik gabeko hizkuntzetako lexikografia
- Zeinu-mintzaira
Euskaltzaindiaren izenean Iker Sailburua izan da eta txosten bat aurkeztu du: The Lexicographic Work of Euskaltzaindia - The Basque Language Academy 1984-2009. Bestalde, PowerPoint aurkezpen bat erabili du.
Bai txostena irakurtzeko, bai PowerPointa ikusteko ere, sakatu gehiago irakurri hitzen gainean.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Okzitanieraren Akademia sortu nahi duen Aporlòc elkarteko kideak Euskaltzaindian |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Idazkaritza
|
|
2010-07-14 |
APORLÒC "Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc" izeneko elkarteak Euskaltzaindia bisitatu du uztailaren 9an. Elkarte hori Okzitanieraren Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren berri eduki nahi izan du. Euskaltzaindiko hauek bildu dira elkarte horrekin: Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jose Luis Lizundia diruzaina, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduraduna eta Pello Telleria idazkariordea.
APORLÒC elkarteko hauek izan dira bileran: Jèp de Montoya e Parra (APORLÒC-eko eta Institut d'estudis Aranense-ko burua), Benaset Dazeàs eta Laura Abadia (APORLÒC elkarteko kideak), Sèrgi Javaloyès (Pau-eko "Institut occitan"eko zuzendaria) eta Gilbert Mercadier ("Centre de ressources occitanes et méridionales"eko kidea).

|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Junes Casenaveri omenaldia |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-13 |
|
Uztailaren 11n, Sü Azia elkarteak antolatuta, Junes Casenave idazle eta ohorezko euskaltzaina omendua izan zen Altzain (Zuberoa). Casenavek Altzaiko erretore kargua utziko du, eta Donapaleura erretiratuko da laster. Omenaldian meza, kantuak, dantzak eta olerkiak uztartu ziren, eta Casenavek bere bizitza guztian euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatu zuten.
Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Johane Erbin, Jean-Louis Aguer, Pierra Harguindeguy, Jean Bordachar, Jean-Louis Aranburu, Larraineko dantzari gazteek, Niko Etxart, Anixet Errecaret, Allande Socarros eta Jean-Louis Davant eta Txomin Peillen euskaltzain osoek. Sü Azia elkarteko kideek adierazi bezala, "Aita Junesek merexi dü saldo handian bil gitean, haren üngürüan, parropianten eta eüskalgintzaren alde egin düan lan handiaz eskerrak emaiteko".
Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzainak Junes Casenaveren omenez esan zituen hitzak.

Jean-Louis Davant: "Aita Junesi" 87,58 Kb
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
4 / 83 |