plazaberri_goi
Euskaltzaindiak bere webguneko Iker/Jagon-tegiak berritu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-07-09
Euskaltzaindiak Jagon eta Iker sailetan dauzkan argitalpen digitalen eskaintza berritu eta ugaritu du. Izan ere, gaurtik aurrera, lehendik zeuden lanei beste 36 argitalpen erantsi zaizkie.

Iker Sailari dagokionez, Hiztegigintza arloan Aita Pierre Lhanderen Hiztegia, 1926ko edizioa, azpimarratu behar da.

Gramatikari dagokionez, Resurrección Maria Azkuek 1925ean argitaraturiko Morfologia Vasca da aipagarria.

Dialektologian, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskaraz argitaraturiko ia lan guztiak biltzen dituen Opera Omnia Vasconice argitalpena aurki daiteke, faksimil edizioan.

Euskal testu klasikoak deritzan arloan, "Euskararen Lekukoak" bilduma osoa jarri da ikusgai. Euskara eta euskal literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuak jasotzen dituen bilduma honetan, idazle euskaldun klasikoen edizio kritikoak argitaratzen ditu Euskaltzaindiak.

Orotara, euskalki desberdinetan argitaraturiko 23 liburu dira, eta besteak beste, hor daude Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburuari, Patxi Altunak eginiko edizio kritikoa; Joakin Lizarraga Elkanokoaren  hainbat liburu: Ongui iltzen laguntzecó itzgaiak eta Urteko igande guztietarako prediku laburrak, Patxi Ondarrak paratuak, eta Doctrina Christioaren Catechima eta Koplak, Juan Apececheak prestatuak; Jusef Egiategiren Lehen Liburia edo filosofo huskaldunaren ekheia, Txomin Peillenek paratua; Athanase Belapeyreren Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Jean-Louis Davantek prestatua.

Joseba Lakarrak prestatutako Refranes y sentencias (1596) Ikerketak eta edizioa; Mendibururen lan argitaragabeak (I eta II), Patxi Altunak landua; Aita Juan Mateo Zabalaren Sermoiak (I eta II), Luis Villasantek prestatua; Frai Bartolome Santa Teresaren Idazlan guztiak (I eta II), Julen Urkizak eta Luis Baraiazarrek landua;  Pedro Antonio Añibarroren Gueroco guero (Axularren liburuaren bizkaierazko bertsioa), Blanca Urgellek paratua; edota Aita Agustin Kardaberazen Eusqueraren berri onac, Patxi Altunak eta Esther Zulaikak paratua.

Bestalde, Jagon Sailean, soziolinguistika alorreko lan batzuez landa, euskararen erregistroen trataera lantzen duen Jagon bildumaren 6. zenbakia -Zenbait orientabide erregistroen trataeraz- erabiltzaileen esku jarri da.

thumb_morfologia1
 
"Euskera" agerkariaren Interneteko hemeroteka hobetu du Euskaltzaindiak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-07-08
Euskera agerkariaren Interneteko hemerotekan hobekuntzak burutu ditu Euskaltzaindiak.

1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu jada digitalizatuta zeuden eta Interneten eskuragai. Orain, artikulu horiei OCR (Optical Character Recognition, euskaraz, karaktere-ezagutze optiko) teknika aplikatu zaie, eta horrela, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen du.

Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da, bi etenekin: 1938-1952 eta 1954-1955. Akademiaren lan eta agiriak jasotzen ditu eta, orobat, hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak.

thumb_euskerabis_2008_1

 
"Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" erakusketa Donostiako Liburu Azokan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-07-07

Uztailaren 3tik 12ra bitartean, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izeneko erakusketa ikusgai dago Donostiako Liburu Azokan, Gipuzkoa Plazan. Erakusketa Euskaltzaindiak sustatzen du eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrenean kokatzen da. Azokaren ordutegia: 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 21:00etara.

thumb_dscn0317

Gehiago irakurri...
 
Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizuna Hazparnen: hitzaldiak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-07-06
Ekainaren 26an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Hazparnen, Elgar Kultura Etxean.

Ekitaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Patxi Arotzarena auzapezordeak hitz egiteaz gain,  Piarres Charritton eta Emile Larre euskaltzain emerituek, eta Manuel Padilla Moyano eta Maia Duguine ikertzaileek hitzaldi bana eman zuten.

Hitzaldi horiek ekartzen ditugu hona.

thumb_01txikia

Gehiago irakurri...
 
Iparraldeko euskaltzainen urteko bilkura PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-07-02

Ekainaren 25ean egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.

Bilera horretan 2008ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2008ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.

Iparraldeko euskaltzainez gain Zuzendaritzako kideak ere izan ziren.

thumb_2009-6-26.baiona_iparraldeko_bilera

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Hurrengoa > Amaiera >>

56 / 83
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 35 1 2 3 4 5
Astea 36 6 7 8 9 10 11 12
Astea 37 13 14 15 16 17 18 19
Astea 38 20 21 22 23 24 25 26
Astea 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra