|
Euskaltzaindia "Haur besoetakoa" eleberriaren irakurketan |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-18 |
Bilbo Zaharra Forumak antolatutako Jon Miranderen Haur besoetakoa liburuaren etenik gabeko irakurketa egin zen asteazkenean, ekainaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara. Hauxe da Klasikoen Irakurraldia egitasmoa egiten den hirugarren urtea. 2008an Axularren Gero irakurri zen eta iaz Mogelen Peru Abarca.
Asteazkenean egin zen ekimen honetan Euskaltzaindiaren aldetik hainbat irakurle izan ziren. Hona hemen horien izenak, Bilbo Zaharra Forumak emandako informazioaren arabera eta irakurritako ordena berean: Txomin Peillen, Andres Urrutia, Miren Agur Meabe, Adolfo Arejita, Pello Telleria, Jon Aurre, Ricardo Badiola eta Kepa Altonaga.

|
|
|
"Noticias de Gipuzkoa" egunkariak eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-17 |
Atzo, ekainaren 16an, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Akademiak. Noticias de Gipuzkoaren izenean, Arantzazu Zugasti zuzendariak sinatu zuen, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburu eta Gipuzkoako ordezkaria izan zen.
Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, Noticias de Gipuzkoa egunkariak 2005. urtetik hona ekoiztu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Bernardo Atxagaren hitzaldia "Haur besoetakoa" nobelari buruzko jardunaldietan |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-16 |
|
Ekainaren 15ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzainak eman zuen Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten; bigarrena, aldiz, ekainaren 10ean burutu zen, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena aritu zirelarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

|
|
Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena "Haur besoetakoa" eleberriari buruzko jardunaldietan |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-15 |
|
Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Txomin Peillenek eta Pablo Joxe Aristorenak eman zuten Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek eman zuten. Hurrengo saioa gaur, ekainaren 15ean, izango da, iluntzeko 19:00etan, Jose Irazu "Bernardo Atxaga" hizlari izango delarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, bihar, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarraia egingo da Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.
|
|
Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Argitalpen Salmenta Zerbitzua
|
|
2010-06-14 |
|
Euskaltzaindia Madrileko Liburu Azokan izan da. Akademia Unión de Editoriales Universitarias Españolas-en (UNE) saltokian erakutsi ditu bere nobedade eta argitalpen esanguratsuenak eta elkarte horren kide diren beste 62 argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengo Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 13ra egin da.
Madrileko Liburu Azoka, Madrileko Liburugileen Gremioak, Madrileko Editoreen Elkarteak eta Argitalpen Banatzaileen Elkarteen Federazioak antolatzen dute. Aurtengo gai berezia Eskandinaviako literatura izan da, eta horren karietara Europako iparraldeko 25 idazle gonbidatu dituzte.

|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
8 / 83 |