plazaberri_goi
Aurelia Arkotxaren argazki eta testuak Baionako Euskal Erakustokian PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-06-11

Aurelia Arkotxa euskaltzain eta idazleak egindako hamabi argazkik osatzen dute ekainean zehar Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo den erakusketa. Argazkien ondoan, Arkotxaren hamabi testu ere irakur daitezke.

Erakusketaren izena "Portulan" da eta ekainaren 1ean zabaldu zen. Aurkezpen ekitaldian, Aurelia Arkotxak itsasoari buruz dituen testu batzuk irakurri zituen, Jesus Aureden akordeoiak lagundurik.

Erakusketaren ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:30ak arte.

thumb_arkotxa_argazkia

 
"Mugarik gabe" elkarteko kideak Euskaltzaindian PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Idazkaritza   
2010-06-10
Mugarik Gabe elkartearen bidez Euskal Herria ezagutzera etorri dira Guatemala, Bolivia eta Ekuadorreko ordezkari zenbait. Euskal Herriaren gobernu-modu eta antolaketaz gain, euskarari buruzko informazioa jasotzea ere izan da haien heburuetako bat. Maiatzaren 31n, Bilbon izan ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Xabier Kintana idazkariak egoitza erakutsi zien. Akademiaren funtzionamenduari buruzko informazioarekin batera euskararen batasunak egin duen bidea azaldu zien.

Hauek dira etorri ziren pertsonak:

  • Boliviakoak: Nélida Faldín, Abel Ticona eta Marcelino Pinto.
  • Ekuadorrekoak: Diana Atamaint eta Walter Uyungara.
  • Guatemalakoak: Domingo Hernández, Magdalena Sarat eta Aparicio Pérez.

thumb_2010-5-31.batzar_gelan_idazkaria_hego_ameriketako_hizkuntz._ord._003

 
Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma Euskaltzaindiari PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-06-09

Aurtengo Bilboko Liburu Azokaren sari nagusia, Urrezko Luma, Euskaltzaindiak jaso du gaur, Bilboko Areatzan egindako ekitaldian. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso du, Jon Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eskutik. Asier Muniategi Euskadiko liburu azoken koordinatzaileak adierazi duenez, azken 90 urteotan euskararen alde egindako lanagatik eman diote saria  Euskaltzaindiari.

Erakundearen izenean eskertu du saria euskaltzainburuak, "Euskaltzaindian egiten den lana, lan kolektiboa baita". Bere esanetan, Euskaltzaindiak beti hartu du kontuan liburuak eta era guztietako argitalpenak plazaratzea: "Ohiko liburuak ez ezik, bestelakoak ere argitaratu eta argitaratzen ditu Akademiak, euskal kulturaren sostengurako behar-beharrezkoak direlako".  Bestalde, teknologia berrien arloan Akademia egiten ari den lana nabarmendu du Andres Urrutiak.

Amaitzeko, Euskaltzaindiaren izaera kolektiboa azpimarratu nahi izan du, berriro ere, "proiektuen atzean pertsonak baitaude". Eta izenak aipatzekotan, hauek ekarri ditu gogora: Ricardo Badiola Akademiaren Argitalpen Zerbitzuko arduraduna, Jon Artza Salmenten arduraduna, eta Juanjo Zearreta Euskaltzaindiaren kudeatzailea izan zena.

thumb_2010-6-9.urrezko_luma_euskaltzaindiari_ematea_019

 
Laura Mintegi, Katixa Agirre eta Josune Muñoz, "Haur besoetakoa" nobelari buruzko jardunaldietan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-06-08
Ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren aretoan, Laura Mintegik, Katixa Agirrek eta Josune Muñozek hasiera eman zioten Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen Jon Miranderen Haur besoetakoa obrari buruzko jardunaldiei.

Jardunaldiak ekainean zehar burutuko dira. Hala, hilaren 10ean, Txomin Peillen eta Pablo Joxe Aristorena  mintzatuko dira lan honi buruz, eta ekainaren 15ean Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k hitz egingo du. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira.

Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 16an, Haur besoetakoa liburuaren irakurraldi jarrai eta ozena egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.

thumb_2010-6-3.bilbo_zaharra.haur_besoetakoaz_lehen_hitzaldia_018

 
Patxi Uribarrenen sarrera-hitzaldia: informazio osagarria eta argazkiak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-06-07
Maiatzaren 28an, Aramaion, egin zen Patxi Uribarrenen sarrera-ekitaldia. Uribarrenek "Zirelako gara, garelako izango dira" izenburuko hitzaldia eman zuen, eta Jose Luis Lizundiak eman zion erantzuna, "Ganbarruetatik Araba euskaldunera" hitzaldiarekin.

Hona hemen Asier Agirre Aramaioko alkatearen hitzak, baita Andres Urrutia euskaltzainburuarenak ere. Argazki batzuk ere honetan argitaratzen dira.

thumb_uribarren1

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9 / 83
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 35 1 2 3 4 5
Astea 36 6 7 8 9 10 11 12
Astea 37 13 14 15 16 17 18 19
Astea 38 20 21 22 23 24 25 26
Astea 39 27 28 29 30

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra