|
Bernat Joan Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia Euskaltzaindian |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-04 |
|
Ekainaren 2an, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia Euskaltzaindian izan zen eta egoitza bisitatu zuen. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak Akademiaren berri eman zioten, eta berak Kataluniako hizkuntza politikari buruzko nondik norakoa azaldu zien. Euskaltzainek liburu batzuk oparitu zizkioten, horien artean Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primittiae.
Gero, Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen.

|
|
|
Patxi Baztarrikak "Babeli gorazarre" liburua aurkeztu du Euskaltzaindian |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-04 |
|
Ekainaren 2an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Babeli gorazarre liburua aurkeztu zuen Patxi Baztarrikak. Ekitaldia Bilboko Udalak antolatu zuen. Egilearekin batera, Andres Urrutia euskaltzainburua, Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusia eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia izan ziren.
Liburua argitaratu duen Alberdania argitaletxeak dioenez, "Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak "bidezko eta eragingarritzat" definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi".
|
|
Joseba Zabaleta Euskaltzaindiko kudeatzaile berria da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-03 |
|
Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen hutsunea beteko du Zabaletak.
Joseba Zabaleta Gernikan jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da eta MEGA Masterra dauka, biak Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin du enpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan hamabi urte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendari bezala. Azken 5 urteetan, Madrilen jardun zuen, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli ostean, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean, A&F eta Giza Baliabideen Zuzendaria izan zen.
Joseba Zabaleta ekainaren 1ean hasi zen lanean eta, berak aitortu bezala, kargua ilusioz eta lan egiteko gogo handiz hartu du.

|
|
Koldo Zuazoren "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburua kalean da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-02 |
|
Gaur, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Koldo Zuazok idatzi duen liburu honek Burundako eta, azken batean, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten dizkigu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -esan du Koldo Zuazok- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".
Koldo Zuazorekin batera, Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak eta Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak egin dute aurkezpena. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

Koldo Zuazoren hitzak 65,69 Kb
Andres Iñigoren hitzak 30,26 Kb
Xabier Azanzaren hitzak 48,04 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
|
|
"Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburuaren aurkezpena, Iruñean |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-06-01 |
|
Bihar, ekainaren 2an, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztuko dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburua Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da.
Izenburuak adierazten duen bezala, liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara. Bi atal nagusi ditu:
- Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia.
- Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
10 / 83 |