Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) Inprimatu

Euskal Onomastikaren Datutegi honetan Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak bildu nahi ditugu. Lanok hiru multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.

Datutegi hau etengabe eguneratu eta gaurkotuko dugu eta ohar edo iradokizunik egin nahi baduzu honako helbide honetara igor ditzakezu: E-MAIL

Bilaketak egitean edozein hizkuntza erabili ahal duzu eta datu-basean agertzen diren erdal formak ere aurkitzen ahaleginduko da bilatzailea.

Mikel Gorrotxategi Nieto
Onomastika batzordeko idazkaria
Andres Iñigo Ariztegi
Onomastika batzordeko burua

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.