Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Archivos

Filtro 

  • Joseba Lakarra euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du Arratzun

    Gaur, maiatzaren 30ean, egin da Joseba Lakarra euskaltzainaren sarrera-ekitaldia Arratzuko San Tomas elizan.  Lakarra, 2007ko ekainaren 1ean izan zen izendatua euskaltzain oso. Hona ekartzen ditugu Joseba Lakarraren sarrera-hitzaldia, bai eta Jose Anton...
  • Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia

    Maiatzaren 30ean, larunbatean, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas elizan, goizeko 10:30etan. Hona hemen egitaraua: Josu Sabin Olano alkatearen ongi etorria Andres Urrutia euskaltzainburuaren a...
  • Joxemari Iriondo: "Antonio Zavala Echeverria"

    Maiatzaren 22an, Tolosako Udaletxean, Antonio Zavala zena omendu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak eta Euskaltzaindiak. Ekitaldi horretan hauek mintzatu ziren: Jokin Bildarratz Tolosako alkatea, Joxemari Iriondo eta Pello Esnal euskaltzain ...
  • Txomin Peillen: "Bizidunen hiztegiak oinarrizko hiztegi orokorra aberastu zuen"

    Apirilaren 13an, Biziaren hiztegiaz liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak, Saran, Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren zazpigarren zenbakia da eta Txomin Peillen euskaltzain osoak idatzi d...
  • Omenaldia Antonio Zavalari

    Maiatzaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Antonio Zavala zena omendua izan zen, Tolosan.  Diputazioarekin batera, Tolosako Udalak eta Euskaltzaindiak ere parte hartu zuten ekitaldian. Hizlariak hauek izan ziren: Jokin Bildarratz Tolosako alk...
  • Jean-Louis Davant: "Anfonbren astintzera saiatu naiz"

    Apirilaren 13an, Sarako Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean, Zuberoako literaturaz. Antologia laburra liburua aurkeztu zuen Euskaltzaindiak. Liburua, Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren bederatzigarren zenbakia da, eta Jean-Louis...
  • "Gerra zibila euskal literaturan (1936-2009)" ikastaroa

    Aurten dira 70 urte Gerra Zibila amaitu zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna eta isla aztertu nahian, hitzaldi batzuk prestatu eta jendaurrean emango  ditu, Euska...
  • "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" ikastaroa

    Ekainaren 4an, ostegunean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatua, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroa egingo da Durangoko Landako elkartegian. Ikastaroaren ordutegia hauxe izango da: goizeko 9:00etatik arr...
  • Uztapide gogoan, bere jaiotzaren mendeurrenean

    Manuel Olaizaola "Uztapide" bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egin dira Zestoan, Uztapide gogoan taldearen ekimenez eta Zestoako Udalaren babesean. Euskaltzaindiak ere bat egin du omenaldiarekin. Maiatzaren 14an izan zen maha...
  • Ortografia gerrak Txekian

    Zenbait girotan erran komuna da hizkuntza komunikazio tresna hutsa dela eta, beraz, politikaren esparrutik erabat kanpo egon beharko lukeela. Baieztapen bera modu gordinagoan agertzen da batzuetan, alegia, hizkuntza berez garbi den artefaktua da eta, ondo...
  • 157. araua: Europako hirien izenak

    Euskaltzaindiak 157. araua: Europako hiriak kaleratu berri du. Arau honekin, Europako geografia politikoaren euskal exonimo nagusien corpusa osatua geratzen da. Izan ere, arau honetan, Europako hiriak euskaraz nola idatzi behar diren finkatzen du Akademi...
  • Iratzeder omendu dute Donibane Lohizunen

    Maiatzaren 9an, Begiraleak elkartearen eskutik, Xabier Diharce "Iratzeder" omendua izan zen Donibane Lohizunen. Omenaldian, Iratzederren antzerki kaierak liburua aurkeztu zen, bai eta Iratzeder obra poetikoa gogora ekarri ere., haren olerkien irakurketa m...
  • Mendebalde Kultura Alkartearen XIII. Jardunaldiak Euskaltzaindian

    Maiatzaren 8an eta 9an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIII. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Transmisinoa eta erabilerea" izenburupean. Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra Alkarteko kide eta euskaltzain urgazlea omendu dute. ...
  • Jose Luis Urangaren dohaintza Euskaltzaindiari

    Jose Luis Uranga Bermeoko euskaltzaleak bere bibliotekaren dohaintza egin dio Euskaltzaindiari. Maiatzaren 7an, Getxoko bere etxean, Urangak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitzarmena sinatu zuten, eta dohaintza formalizatu. Euskaltzainburuarekin bat...
  • Argital saria Ramon Saizarbitoriarentzat

    Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jaso du aurtengo Argital saria, urtero Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak ematen dutena.  Atzo, maiatzaren 7an, Bilbon egindako ekitaldi batean eman zioten saria Saizarbito...
  • Europako Kontseiluan eremu urriko hizkuntzen itunaz ardura duen Adituen Bilkura Euskaltzaindian

    Apirilaren 22tik 24ra bitartean, Euskaltzaindiak ostatu eman dio, Bilbon duen egoitzan, Europako Kontseiluan Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Komiteari, udaberrian egiten duen Bilkura han egiteko. ...
  • 156. araua: Alfabeto zirilikoaren transkripzio-sistema

    Euskaltzaindiak 156. araua. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema [errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera] plazaratu berri du. Beste hizkuntza guztietan bezala, euskaraz ere errusierazko edo ukrainerazk...
  • EHU-k Henrike Knörr omendu

    Haren heriotzaren lehen urteurrena betetzearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Henrike Knörr zena omendu zuen atzo, maiatzaren 5ean, Arabako campusean, bertoko Letren Fakultatean. Omenaldi honetan, Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia...
  • Lizardiren poemak, Kirmen Uriberen eskutik

    Apirilaren 30ean, Lizardi euskaltegiaren 25. urteurrena dela eta,  Kirmen Uribe idazleak Xabier Lizardi idazleari buruzko saio berezia eman zuen, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan. Uribek, Lizardiren poemak irakurri zituen, bai eta haren bizitzaren par...
  • Zirkasieraren Akademiako kideak Euskaltzaindian

    Atzo, maiatzaren 4an, Gülcan Altan zirkasieraren Akademiako kide eta musikaria, eta Nahit Serves eta Ender Serbes artista eta ikertzaile zirkasiarrak Euskaltzaindian izan ziren, euskara eta Akademiari buruzko informazio bila. Zirkasiar hauek, Euskal Herr...