Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Archivos

Filtro 

  • "Etorkinak eta euskara" XIV. Jagon jardunaldiak: hitzaldiak

    Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" izenburupean. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien In...
  • Joan Mari Torrealdairi "Dabilen Elea" saria eman diote

    Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso, idazle eta kultur eragileak jaso du aurtengo Dabilen Elea saria. Sari hau euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion aitorpen gisa sortu dute euskal liburugintzaren sektoreko lau elkartek: Euskal...
  • Jose Antonio Arana Martija omendua izan da Bermeon

    Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak jaso du Deia egunkariak ematen dituen Hemendik izeneko sarietako bat. Zehatz-mehatz, Omenaldi Saria eman diote Gernikako euskaltzainari, bizitza osoan euskara eta euskararen alde egindako lanagatik. Saria a...
  • Edu Zelaietaren "Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa" liburua aurkeztu da

    Gaur, azaroaren 26an, Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, Iruñean, Euskarabidearen egoitzan. Liburu hau Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-B...
  • Jon Kortazarrek jasoko du Lauaxeta Saria

    Jon Kortazar euskaltzain urgazle eta idazleak Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria jasoko du. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak emango dio, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira egingo den ekitaldian. Bizkaiko Foru Ald...
  • Agur t´erdi Juanjo Zearretari

    Gaua izanik iluna jarraian dator eguna, Juanjo bizitzan eta geroan senide eta laguna. Urak handi itsasoan zuhaitz ugari basoan, Juanjo euskaldun eta fededun bere bizitza osoan. Eguzkitik goi argia edurretik ur garbia, euskal zeruan beti argitan Juanj...
  • Patxi Zabaleta euskaltzain osoak "Bizi!" poema liburua kaleratu du

    Azaroaren 20an, ostiralean, Patxi Zabaleta euskaltzain osoak Bizi! poema liburu berria aurkeztu zuen, Euskaltzaindiaren Iruñeko ordezkaritzan. 36 olerkiz osatutako lan hau bere bizitzan kaleratzen duen hirugarren poesia liburua da eta Pamiela argitaletxe...
  • "Etorkinak eta euskara" Euskaltzaindiaren XIV. Jagon Jardunaldiak: ondorioak

    Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaren inguruan. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien...
  • Etorkinak eta euskara, hizpide Euskaltzaindiaren XIV. Jardunaldietan

    Gaur, azaroaren 20an, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak antolatuak, "Etorkinak eta euskara" izeneko Jagon Jardunaldiak, hamalaugarrenak, egin ditu Akademiak, Unesco Etxearen eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutuaren laguntzarekin. And...
  • EITBk eta Euskaltzaindiak bion arteko lankidetza hitzarmen berria sinatu dute

    Gaur, azaroaren 19an, hiru urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmen berria, hirugarrena, sinatu dute Alberto Surio Euskal Irrati Telebista (EITB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, EITBren Bilboko egoitzan. Hitzarm...
  • "Etorkinak eta euskara" Jagon Jardunaldietako hitzaldien laburpenak

    Azaroaren 20an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaz hausnartuko da, Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldietan. Izenburuak esan bezala, etorkinen gaia euskararen perspektibatik jorratu nahi duten Jardunaldi horietan ...
  • Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak Charencey kontearen "Chrestomathie maya" (1891) erosi du

    Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak Charencey kontearen Chrestomathie maya (1891) erosi du. Erosi den alea, gainera, Edward Spencer Dodgson (1875-1922) jaunarena zen eta Charencey beraren txarteltxo bat du itsatsita, Dodgsoni zuzendua. Testua maia hizkunt...
  • Interneteko bisitak

    Hauexek dira, 2009ko urrian zehar, Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.net) izandako erabileraren daturik aipagarrienak. Alde batetik, bisitak zenbatu dira, webgunean sartu eta bertatik nabigatzeko saioak (webguneko hainbat web-orrialdetan ze...
  • "Etorkinak eta euskara" aztergai Euskaltzaindiaren XIV. Jagon Jardunaldietan

    Azaroaren 20an, ostiralean, eta Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutu...
  • Euskaltzaindiaren 2008ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakurgai

    Euskaltzaindiaren 2008ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean jarrita dago, azaroaren hasieratik. Oroitidazkiak Euskaltzaindiak 2008an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da. Oraingoz euskaraz argitaratu da et...
  • Zearreta eskuineko eskuari ohore

    Herenegun iluntzean emaztea eta biok etxeratu ginenean, dei samingarri bat jaso nuen: "Juanjo hil jaku, Autzaganean, istripuz". Erabat suminduta gelditu nintzen. Orain, lerro hauek izan bitez, Zearretaren ohoretan, Euskaltzaindiaren aitormenetan. Jakin ...
  • Heriotzaren kolpe latza

    Halakoa sentitu dut larunbat arratsalde honetan, telefonoz bestaldeko ahots adixkide batek esan didanean: Juanjo Zearreta hil da! Hasieran harridura, gero, sinestu ezina; azkenean, etsipena eta samina. Gertu-gertukoa izan dut beti Juanjo Zearreta Euskalt...
  • Juanjo Zearretaren aldeko hileta-elizkizuna

    Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailearen aldeko hileta-elizkizuna gaur, azaroaren 9an, astelehenean, izango da, Zornotzan, Larrako Karmeldarren elizan, iluntzeko 19:00etan. Hil-kapera Euskaltzaindian egongo da gaur ere, g...
  • Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da

    Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da, auto-istripuz, 62 urte zituela. Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen eus...
  • Alberto Catalán Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak Euskaltzaindia hartu du

    Atzo, azaroaren 5ean, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu zituen Iruñean, Gobernuaren egoitzan. Bileran hauek izan ziren: Nafarroako Gobernuaren izenean, Alberto Catalán eta Xabier Azanza Eus...